Orio
Denboraldi ezin hobea Orio Orialkiko traineruentzatEzin gehiago eskatu Orio Orialkiko traineruak egiten ari diren denboraldiari. Gizonezkoena inork gutxik espero zuen, dagoeneko 9 banderarekin, azken biak asteburu honetan Galiziako uretan lortutakoak, larunbatean Pobra de Caramiñal herrian eta igandean Boiron. Bietan ere, inork ezer oparitu gabeko estropadetan, ondo borrokatutakoak, Zierbena eta Donostiarrari ondo eutsiz. Dagoeneko bederatzi bandera eta martxa honetan, beste gehiago ere lortuko dituzte. Datorren bi hitzorduak etxe ondoan izango dituzte, Zarautzen.
Baina estropadak zazpi orduko distantzian izan da ere, kolore horia nagusi, Galizian ikusi zen bezala, dozenaka oriotarrek bidaiatu zutelarik Orio Orialkiko bi traineruei animoak ematera. Mutilek, esanda bezala, bikain, dagoeneko liga esku-eskura dute 140 punturekin, 24 puntuko abantailarekin bigarren kokatu den Donostiarrari, Zierbenak 115, Urdaibaik 102 ...
Emakumeak, bestalde, Galiziako bi estropadetan gertu ibili dira, baina bigarren postuarekin konformatu behar larunbatean eta hirugarrenarekin igandean, baina, bietan ere, banderetako borrokan.
Eta ezin ahaztu, ARC2 mailako trainerua, izan ere, larunbatean Erandion irabazita eta Liga bukatzeko jardunaldi baten faltan, maila berreskuratu dute eta datorren urtean Angel Larrañagaren mutilak ARC1mailan jardungo dute.
Igandeko harrera arraunlariei 22:00ak pasata egin zitzaien, Galiziatik etorri bezain pronto, hain zuzen.