Herriko gaztetxoak bertsotan, Iñaki Gurrutxaga irakasle dutela.

Orio

Bertsotan trebatu nahi dutenek aukera dute Errikotxiarekin

Izen-ematea zabalik dago haur, gazte zein helduentzako

Antxon Etxeberria

ORIO.

Lunes, 29 de septiembre 2025, 20:47

Bertsotan trebatu nahi duten haur, gazte eta helduentzako bertso-eskolak eskainiko ditu aurten ere Orioko Errikotxia Bertsozaleen Elkarteak. Izen-ematea zabalik dago, eta telefonoz egin beharko da, elkarteko kideei deituta.

Publicidad

Adinaren eta mailaren arabera, hiru talde bereiziko dituzte: Hasiera maila:LH 3, 4 eta 5 mailetako ikasleei zuzenduta, astearte eguerditan. Trebatze maila:LH 6 eta DBH 1 eta 2 mailetako ikasleei zuzenduta, astearteetan, 18:30etik 19:30era ordutegian eta, Mahai-bueltako taldea:DBH 3tik hasi eta 100 urtera bitartekoei zuzenduta, ostegun iluntzetan.

Ikasturte osoko matrikulak 60 euro balio du, eta asteko saioa ordubete ingurukoa izango da, bazkalondoan. Interesa izanez gero, deitu Errikotxia elkarteko arduradunei: Iñaki (635 72 02 40) edo Mikel (615 76 74 36).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad