Orio
Berrikuntza ugari dakartza Karela kiroldegiko ikastaro eskaintzakIzen-ematea oraindik zabalik dago, eta ikastaroak bihar bertan abiatuko dira
Antxon Etxeberria
orio.
Sábado, 27 de septiembre 2025, 20:17
Orioko Udalak herriko kirol-zerbitzu berria jarri du martxan, eta irailaren hasieran kaleratu zuen 2025-26 ikasturteko Karela kiroldegiko jarduera-eskaintza. Izen-ematea zabalik dago oraindik, eta ikastaroak bihar bertan hasiko dira, irailaren 29an.
Publicidad
Aurtengo ikasturtean hainbat berrikuntza izan dira eskain-tzan. Alde batetik, saio berriak eskainiko dira, hala nola, cardio fit, zumba, streaching core eta dantza +65; baita haurrentzako dantza modernoak ere. Horrez gain, jarduera batzuen ordutegiak zabaldu egin dira, eta eguerdiko tartean egin daitezke cycling, pilates edota total body bezalako ikastaroak.
Izen-emateak martxa onean doaz, eta jarduera batzuetan inskribatzeko aukera dago oraindik. Ikastaroen eskaintza osoa benetan zabala da eta aipatutakoez gain, aerobik, total training, yoga, igerilekuko jarduerak, eta haurrentzako eskalada, judo ego igeriketa ikastaroak eskaintzen dira. Badago non aukeratua.
Gimnasioan begirale-zerbitzua eskainiko da, eta erabiltzaileek euren aholkuak jasotzeko aukera izango dute
Abonamendu-sisteman, aldiz, ez da aldaketarik izan, eta zerbitzuan izena emateko aukera egongo da urte osoan zehar. Ez da derrigorrez orain eman behar, aurrerago eman daiteke.
Berritutako bi gimnasioak
Abonatutako erabiltzaileek, hain zuzen, berritutako bi gimnasioak erabiltzeko aukera dute. Gimnasio zaharra handitu eta berritu egin da, eta makina berriak jarri dira muskulazioa lantzeko eta ariketa aerobikoak egiteko. Makinek internetera konexioa dute, pantaila eta entrenamendu-aukera zabala. Gimnasioan, gainera, begirale-zerbitzua eskainiko da, eta honen bidez, erabiltzaileek begiraleen aholkuak eta gomendioak jasotzeko aukera izango dute.
Haize Berriko gimnasio berria herriko kirol-elkarteek erabiliko dute, baita gainerako erabiltzaileek ere, ordutegi jakin batean. Datozen asteetan finkatuko da ordutegi hori, kirol-taldeen entrenamenduekin koordinatuta.
Publicidad
KOZ zerbitzua, laster
Urritik aurrera, Karela kiroldegian Kirol Orientazio Zerbitzua eskainiko da. Honen bidez, herritarrei laguntza eskainiko die kirolaren alorrean beren beharretara eta gustuetara egokitutako plan bat egiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión