Orio
Behoria Garbia, ingurune naturala zaintzeko konpromisoaEkimena larunbat honetan ospatuko da, goiz eta arratsaldez, jarduera desberdinekin
Begi Bistanek antolatutako Behoria Garbia ekimena ospatuko da gaur Orioko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Itsas Garapen Elkarteak, Surfrider-ek eta Arkupe merkatarien elkarteak babestutako jarduera, eta herritarrak eta bisitariak ingurune naturala zaintzeko konpromisoan parte hartzera gonbidatzea du helburu.
Publicidad
Ekimena 11:00etan hasiko da Arraunetxen, Orioko itsasadarraren garbiketarekin. Parte-hartzaileek aukera izango dute kayaketan zein itsasadarraren ertzean hondakinak jasotzeko.
Goizeko garbiketaren ostean, Antillako hondartzan 'Colillatón' berezia egingo da Surfrider elkartearekin elkarlanean. Zigarrokinen bilketaren bidez, ozeanoak zaintzeko urrats txiki baina eraginkorrak emateko beharra azpimarratuko da.
Arratsaldean, berriz, kultur eta dibulgazio jarduerak izango dira. Herriko Plazan, esaterako, produktu iraunkorren merkatua eta haur zein helduentzako tailerrak eskainiko dira, plastikoen murrizketaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan gogoeta egiteko. Horrez gain, bisita gidatuak eta itsasontzian ibilaldiak egingo dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión