Borrar
Kiroldegian dauden makina eta instalakuntzak erabili ahal izango dira.

Orio

Ateak zabalduko ditu berriro bere Karela kiroldegiak bihar

Azken bi asteak itxita egon ostean mantentze lanak egin eta gimnasioak egokitzen bukatzeko

A. E.

ORIO.

Larunbata, 30 abuztua 2025, 21:30

Comenta

Karela kiroldegia itxita egon da azken bi asteotan, abuztuaren 18tik 31ra, urteroko mantentze-lanak egiteko eta gimnasioak egokitzen bukatzeko. Bihar, astelehena irailak 1, zabalduko ditu berriro ateak, eta ordutegi berria izango du. Irailaren 5ean, halaber, irekiko da 2025-2026 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea.

Orioko Udalak Neo enpresari adjudikatu dio kiroldegiaren kudeaketa, eta uztailaz geroztik, hitzarmen berria indarrean da. Azken bi hilabeteetan udako ordutegia izan du kiroldegiak, eta irailetik aurrera, ordutegi berriarekin funtzionatuko du, honakoa hain zuzen: astelehenetik ostiralera: goizeko 07:00-21:00; larunbatetan: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 eta, igande eta jaiegunetan: 09:00-13:00etara

Kiroldegiko gimnasioak handitzeko eta berritzeko lanak ere egin ditu Udalak azken asteetan, eta bihartik aurrera erabilgarri egongo dira.

2025-2026 ikasturteko ikastaroen eskaintza berria ere ia prest du Udalak, eta datorren ostiralean, irailak 5, zabalduko da izen-ematea. Horren aurretik, irailaren 3an, emango du ikastaroen egutegiaren, ordutegiaren eta prezioen berri.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ateak zabalduko ditu berriro bere Karela kiroldegiak bihar

Ateak zabalduko ditu berriro bere Karela kiroldegiak bihar