Orio
«Arrauna era desberdin batean ulertzeagatik», Oria Bizi elkarteak saria jaso duA. E.
orio.
Viernes, 5 de diciembre 2025, 20:22
Oria Bizi elkartea saritua izan zen ostegunean Donostiako Aquariumean egin zen ekitaldian. Bertan Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak arraun atalean saritu du «kirol jarduera ez lehiakorraren bidez osasun fisikoa, mentala eta soziala lantzea helburu» duen herriko elkartea.
Publicidad
Elkartean dauden bazkideek, Oria ibaian arrauna praktika-tzeko aukera daukate, «gozamena» diote. Arraunetxetik untziak hartu eta arrauna lasai praktikatzera uretaratzen dira, lehiaketarik gabe. Eta horixe saritu du Gipuzkoako Kirol Federazioak «arrauna era ezberdin batean ulertzeagatik,lehiaketetatik kanpo jarduteagatik eta gizarte osoari zuzenduta egiteagatik».
Horrez gain, sari banaketan azpimarratu zuten «kirol jarduera ez lehiakorraren bidez osasun fisikoa, mental eta soziala lantzea» duela helburu Oria Bizik, eta «herritarren aktibazioa eta ongizatea bultzatzen» duela «kirolaren bidez eta komunitatearen parte hartzearekin».
Itoiz Gurrutxaga lehendakaria, Sorkunde Lizaso lehendakari ordeak eta Tubal Lakuntza idazkariak jaso zuten saria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión