Aia
Iturrarango Landare Berezien azokak 20. urteurrena betetzen duAsteburu honetan ospatuko da, 50 erakusleren parte hartzearekin
El Diario Vasco
Aia
Jueves, 25 de abril 2024, 20:23
Asteburu honetan, larunbata eta igandean, Landare Berezien 20. Azoka ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan, 50 landere erakusleren parte hartzearekin, euskaldunak, Espainiako toki desberdinetatik etorritakoak, frantzesak..., aukera benetan zabalarekin.
Publicidad
Azokak bi egunetan goizeko 10:00etatik 18:00ak arte zabalduko ditu ateak. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da (12 urte edo gutxiagokoak dohain). Prezio honek barne hartzen ditu, aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria; erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta erosleak kotxea utzi duen aparkalekuko kontsignarainoko garraioa. Sarbide bakarra Iturrarango bidegurutzetik izango da.
Azokan, jan eta edateko zenbait postu ere izango dira eta, aldi berean, Aiako kultur etxean dozena erdi tailer eta hitzaldi antolatu dira gaur eta bihar artean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión