Ibai Esoainek eskuratu du Zarauzko XXXIV. Basarri Saria
Ibai Esoain oriotarrak irabazi du Zarauzko XXXIV. Basarri saria, 'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira Xabier Amurizaren 'Neska zaharrak eta apaizak' doinuan. Oriotarra izaki, arrantza-mundua bikain ezagutzen du Ibaik, eta baita bikain deskribatu ere, arrantzari dagokion lexiko eta guzti, aipamen ederrak eta emoziozkoak eginez, batez ere osaba Manuelenak. Bertso biziak dira, ondo josiak, irudi beteak, ironia eta umorea dutenak, hitz-joko ederrekin batera. Sari banaketa astearte arratsaldean egingo da 19:00etan Zarauzko Kale Nagusian Baserriren bustoaren aurrean, eta bertaratzen direnek orduan bere bertsoak zuzenean entzuteko aukera izango dute. Ibai Orioko 'Errikotxia' bertso taldeko partaidea da.