Borrar
AMAXKAR

Getaria

Zortzi partaide XVI. Goitibehera jaitsieran

DV

Astelehena, 11 abuztua 2025, 20:45

Comenta

Eguraldi beroarekin ospatu zuten Salbatore jaien barne XVI. Goitibera Jaitsiera. Aurtengoan zortzi goitibera izan ziren Eitzagako bidegurutzean, bertatik herriko kaleetara burutu beharreko ibilbidea prestatzen, bihurguneak, zebrabide altuak eta abar. Segurtasuna bermatzeko lasto fardoak arrisku gune guztietan prest eta jendetza ikusmin handiarekin, hori bai, eguzkiari aurre egiteko itzala sor zezakeen tramankuluak, txapelak eta bestelakoak erabiliz, sarri-sarri ura edanaz. Izerdia bota zutenak goitiberetan parte hartu zuten neska-mutilak, hauek noiz behinka abiadura handiagoaren bila bultzatzera ateratzen dira eta amaieran neke aurpegiak ere ikusi ziren. Dotoreak batzuk, bizkorrak besteak, denetik ikusi zen aurtengo edizioan. Zortzi abiatu ziren baina hauetariko batek Erruerako bihurgunean gurpila galdu eta amaitzerik ez zuten izan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zortzi partaide XVI. Goitibehera jaitsieran

Zortzi partaide XVI. Goitibehera jaitsieran