Getaria
XVI. goitibehera jaitsiera, abuztuaren 8anParte hartu nahi duten taldeek izena eman beharko dute ekainaren 6ra bitartean turismo bulegoan
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Asteartea, 3 ekaina 2025, 20:27
Joan den urtean egin zen bezala, aurten ere goitibehera jaitsiera egingo dute Salbatore Jaien barne, zehazki abuztuaren 8an. XVI. edizioa izango da, eta partaideek GI-3391errepidea goitik behera jaitsi beharko dute.
Datorren ostiralean, ekainaren 6an, jaitsieran parte hartu nahi duten taldeek azken eguna izango dute izen-ematea osatzeko, turismo bulegoan.
Getariako Udalak eta Getariako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatuta dago eta onoko baldintzak bete beharko dira: 16 urte beteta izatea (egunean bertan), NAN-a eramatea izena emateko orduan, taldean gutxienez bi pertsona egotea eta talde bakoitzeko bi bolondres laguntzen aritzea egunean bertan.