Berreskuratu den irudia..

Getaria

XIV. mendeko Andra Mariren irudiaz gozatzeko aukera izango da elizan

Ama Birjinaren eskultura berreskuratu, eta Getariako elizaren itsasoko atean jarri du ikusgai

Sábado, 6 de septiembre 2025, 20:48

Getariako Udalak, Getariako Elizarekin eta Aldundiarekin elkarlanean, Ama Birjinaren eskultura berreskuratu, eta Getariako elizaren itsasoko atean jarri du ikusgai.

Publicidad

Eskultura orain dela bost bat urte aurkitu zen Salbatore parrokiako txoko batean. Hala, 2022. urteko urtarrilean, Edorta Kortadi Otano Donostiako Elizbarrutiaren Museoko zuzendariak eskultura ikuskatu eta aztertu zuen.

Artearen Historian aditua den zuzendariaren arabera, Getariako elizan aurkitutako eskultura XIV. mendekoa da.

Bakarra da

Kareharri grisezko eskultura bakarra da Gipuzkoan, Itziarren eta Irunen aurkitu direnak egurrezkoak baitira. Haren iritziz, «garrantzi eta balio historiko berezia duen pieza da, ziurrenik eliza eraiki zen garaikoa izango baita». Horregatik, aurkikuntza balioan jarri, eta «Gipuzkoa eta Euskal Herriko iruditegiari egiten dion ekarpena goraipatu zuen».

Horrez gain, Edorta Kortadik eskulturaren egoera kezkagarria aipatu zuen txostenean, eta eskultura garbitu eta zaharberritzeko lanak egitea iradoki.

Elkarlanean

Getariako Udala eta Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren arloa arduratu dira irudia aztertu, garbitu, babestu eta, orain, modu seguruan elizan jartzeaz. Zaharberritze-lanak, berriz, zeregin horretan aditua den Carmen Martinek gauzatu ditu.

Urte askoan itzalpean egon eta gero, hemendik aurrera herritar eta bisitari guztiek izango dute aukera Andra Mariren eskulturaz gozatzeko. Zehazki, Salbatore elizaren itsasoko atearen gainean egin zaio lekua guztion ondare preziatu honi, XIV. mendeko Andra Mari irudiari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad