Borrar
Elkano Sariko irabazleak. AMAXKAR

Getaria

VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketan eta X. Elkano Sariketan izen-ematea zabaldu dute

Enaitz Esnal eta Aritz Aiestaran Gipuzkoako Lauterdiko Txapelketako jubenilen 3. mailako finalerdian

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:39

Gure Txeruk iragarri du dagoeneko zabalik dituela VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketa eta X. Elkano Sariketan parte hartzeko izen-emateak.

Ekainean hasiko dira emakumezkoen partidak, eta abuztuaren 6an egingo dituzte finalak. Igande arratsaldetan jokatuko dituzte denak, eta lehenengo eta bigarrengo mailan arituko dira.

Klub bakoitzak nahi adina bikote apunta ditzake. Izena emateko epea ekainaren 8an amaituko da. 646 379 747 (Gorka Zenekorta) telefonoaren bitartez egin daiteke, edo zenekortagorka99@gamil.com helbidera idatzita.

X. Elkano Sariketan Urola Kostako haurrek eman dezakete izena (Azkoitiako Oteiza taldekoek, Azpeitiako Ilunpekoek, Zestoako Abantzukoek, Orioko Ospelekoek, Getariako Gure Txerukoek, zumaiarrek eta zarauztarrek) eta jada zabalik dago epea. Horretarako, 679 798 849 (Gorka Aristi) telefonora edo gorka.aristi1@oteitzalp.com helbidera jo behar da. Txapelketa ekainaren 15ean hasiko da, eta abuztuaren 2an, arratsaldeko 18:30ean hasita, izango dira finalak.

Benjamin (2015-2016), alebin (2013-2014) eta infantil (2011-2012) mailako pilotariei zuzenduta dago. Maila bakoitzean zor-tzi bikote arituko dira lehian. Hori osatu ahal izateko, bigarren bikote bat eskatu ahalko zaio herri bakoitzari, beharraren arabera. Partida guztiak larunbat goizetan izango dira, frontoian (euria eginez gero, Sahatsaga kiroldegian). Ekainaren 15ean, 21ean eta 28an lehen kanporaketako partidak jokatuko dituzte pilotariek, zortzitik lau bikote geratu arte. Horiekin ligilla bat egingo da, eta bi onenak sailkatuko dira finalera. Ligillako partidak uztailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango dira. Finalera pasatzeko lehian ligillan berdinketa egonez gero, elkarren arteko tanteoa hartuko dute kontuan.

Lauterdiko finalerdia

Gaur, bestalde, Gure Txeruko bi pilotari aurrez aurre izango dira Sahatsagan Gipuzkoako Lauterdiko Txapelketako jubenilen 3. mailako finalerdian.

Partida Sahatsaga pilotalekuan jokatzen da, goizeko 11:00etan hasita. Esnal lehen fasean A multzoko onena izan da eta Aiestaran bigarrena baina lehenengoaren garaipen kopuru berdinarekin. Beste finalerdia Villabonan jokatzen dute Behar Zana elkarteko beste bi pilotarik, Larrarte eta Olasagastik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketan eta X. Elkano Sariketan izen-ematea zabaldu dute

VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketan eta X. Elkano Sariketan izen-ematea zabaldu dute