
Getaria
Urola Kostako tokiko merkataritzarako DATA+ plataforma eskuragarri jarri dute UKUE-tikSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Urola Kostako tokiko merkataritzarako DATA+ plataforma eskuragarri jarri dute UKUE-tikUrola Kostako Udal Elkarteak DATA+ plataforma berria abiarazi du, eskualdeko kon-tsumoaren datuak eta joerak aztertuz tokiko merkataritzari laguntzeko diseinatutako tresna berritzailea.
Sarbidea eskuragarri dago jada DATA+ proiektuaren esparruan egindako azterlanean parte hartu zuten establezimenduentzat.
2024ko urriaren 24tik azaroaren 25era bitartean, 295 merkataritza-establezimenduk (eskualdeko establezimendu guztien % 65,3) hartu zuten parte Udal Elkarteak egindako elkarrizketetan. Parte-hartze horretatik abiatuta, funtsezko bi emaitza sortu dira, alde batetik, Urola Kostako merkataritza-eskaintzaren azterketa zehatza eta bestetik DATA+ monitorizazio-plataforma sortzea, sektoreko datuak eta biztanleriaren kontsumo-ohiturak biltzen dituena, eskualdeko 500 egoiliarri egindako inkesten bidez.
Plataformari esker, saltoki bakoitzak sektoreko datu orokorrak bistaratu ahal izango ditu, bai eta datu propioetara sartu, haien egoera sektoreko batez bestekoarekin alderatu eta egokitutako gomendioak kontsultatu ere.
Dagoeneko, parte hartzen duten saltokiek mezu pertsonalizatu bat jaso dute, pasahitza sortzeko eta plataforman duten espaziora sartzeko jarraibideekin. Jaso ezean, Udal Elkartearekin harremanetan jartzea gomendatzen da. Era berean, azterketan parte hartu ez duten baina tresnan interesa duten saltokiak erregistra daitezke edo informazio gehigarria eska dezakete.
«DATA+ tokiko merkataritzan digitalizazioaren eta erabaki informatuak hartzearen aldeko apustu sendoa da. Tresna erabilgarria, praktikoa eta hurbila eskaini nahi diegu establezimenduei», adierazi dute Urola Kostako Udal Elkartetik.
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 'Toki Garapenaren arloan Lankidetza Gobernantza sustatzeko eskualdeak 2024' hitzarmeneko 1.go atalaren baitan garatu da; eta ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoa Sailak kofinantzatu du.
Plataformara sartu nahi duten establezimenduek esteka honen bidez sartu ahal izango dute: https://merkataritza.urolakosta.eus/eus
Informazio gehiago jaso nahi duten establezimenduak, Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jar daitezke. Horretarako bi bi de hauetako bat aukeratu, posta elektroniko honetarea idatzi enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefono zenbakira deitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.