Borrar
Herriko frontoia girotuko du beste behin Salbatore txapelketak. AMAXKAR

Getaria

Txeruk zabaldu du XXVI. Salbatore Pilota Txapelketaren izen-ematea

Apirilak 20a bitartean egin ahal izango da, hiru maila ezberdinetan, kadeteak jubenilak eta 23 urtez azpikoak

Asteartea, 2 apirila 2024, 20:56

Comenta

Gure Txeru Pilota Elkarteak dagoeneko abian jarri du XXVI. Salbatore Txapelketa Getarian. Ohikoa denez, hiru maila ezberdinetan eman ahal izango da izena eta apirilak 20a bitartean egin ahalko dute bikote interesatuak.

Mailak honela banatzen dira, kadeteak 2008 eta 2009an jaiotakoak, jubenilak 2006 eta 2007an jaioak eta azkenik 23 urte azpikoak 2001era arte, hau barne.

Izen-ematea egiteko telefono bidez (688 863 860) edo posta elektronikoz (etxanizgetaria@ gmail.com) egin daiteke. Izena ematean adina adierazi.

Pilota partidak maiatzean astelehen eta asteazkenetan arra-tsaldeko 18:30etik aurrera jokatuko dira herriko frontoian eta ekaina erditik aurrera larunbatetan ere bai, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Txapelketa kanporaketa bidez jokatuko da. Partida jokatzeko eguna baieztatuta duen bikoteak azken orduko bajaren bat izango balu, izan pilotari bat ala biak, klubak berak bilatu beharko du/ditu ordezkoa(k).

Bikotea kanporatua izango da bestela. Ondoren titularrak ala ordezkoak, edonork, jarraitu ahalko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txeruk zabaldu du XXVI. Salbatore Pilota Txapelketaren izen-ematea

Txeruk zabaldu du XXVI. Salbatore Pilota Txapelketaren izen-ematea