Getaria
Torneo Abanka Bankoa-DV bihar hasiko da Sahatsagan bi norgehiagokarekinArratsaldeko 17:00etan ekingo zaio txapelketa honen XXXIV. edizioari, azken urteetan bezala Getarian hasita
J.M. ZUBIAURRE
GETARIA.
Jueves, 18 de septiembre 2025, 20:07
Binakako esku pilota txapelketa berri bat abian jarriko da bihar larunbata arratsaldeko 17:00etan Sahatsaga pilotalekuan.
Publicidad
Azken urteetan gertatu den bezala, Torneo Abanka Bankoa-DV Getarian hasiko da eta Zumarragan bukatuko abenduak 27an. Gurean bi partida izango dira ikusgai. Alde batetik Promesa mailako kenporaketa. Aurrez aurre Paraguayo VIII.a eta Ibarzabal (gerriko gorriarekin) eta bestetik, Etxaniz eta Anzizar (urdinez). Amaitutakoan nagusi mailakoen txanda etorriko da. Gorriz Aranbarri eta Albeniz izango ditugu eta gerriko urdinarekin Sarasibar eta Goiburu. Bi bikote irabazleak Azkoitian jokatuko dute urriak 17an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión