Las diez noticias clave de la jornada
Langileak San Anton mendiko hasieran panela jartzen amaxkar

San Anton mendiaren magia ezagutzeko panelak jarri dira

Ostiral honetan jarri zituzten mendian eta inguruetan

Viernes, 10 de octubre 2025, 16:01

Aste honetan, ostiralean, San Anton mendian eta inguruko hainbat toki estrategikotan, panel didaktikoak jarri dira gune honetako biodibertsitatea ezagutarazteko.

Publicidad

San Anton mendiaren magia deskubritzeko ekimen sorta martxan jarri du Udalak, besteak beste, urriaren 15ean asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, solasaldia izango da 'San Anton Bio Monton' izenburupean Iturzaetako aretoan. Bertan Joxepo Teres berak, urte hauetan zehar egindako lanaren emaitzak aurkeztuko ditu.

Urriak 19an, berriz, irteera antolatu da ingurune natural honen magia bertatik bertara Teresen eskutik zuzenean deskubritzeko. Hitzordua 10etan izango da, herriko plazan.

Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Joxepo Terresek azken urteetan San Anton mendiaren inguruan egindako lanak emandako fruituak herritarrei zabaltzeko asmoz, hainbat ekimen jarriko dira martxan datozen egunotan. Izan ere, Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia.

Ketarri plazan panal hauetako bat kolokatzen amaxkar
Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad