Borrar
Bikoteka gogoz ekiten diote getariarrek lehiaketari. AMAXKAR

Getaria

Salbatore jaietako Marmitako Lehiaketarako izen-ematea irekita

Uztailaren 15etik 23ra egin daiteke eta lehiaketa abuztuak 9, larunbatean, egingo da

Astelehena, 14 uztaila 2025, 20:10

Comenta

Aurtengo Salbatore Jaiak abuztuaren 5ean, asteartea, hasi eta 9an, larunbatean, amaituko dira eta azken egunerako antolatu da XXVII. Marmitako Lehiaketa.

Salbatore jaietan toki berezia hartua du dagoeneko Marmitako Lehiaketa honek eta bertan parte hartzeko izen-ematea gaur bertan irekiko da. Uztailaren 15etik 23ra, egin ahal izango da izenematea udaletxean eta azken agunean (hau da, 23an) 13:00ak arte zabalik egongo da.

Lehiaketako ohar nagusiak honela bildu ditu antolaketak; Taldeak bi sukaldariz osatuko dira eta bietako bat getariarra izatea ezinbestekoa da. Uztailaren 23an zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Gehienez 38 parte-hartzaile izango dira. 2024ko sarituak zuzenean sartuko dira zozketatik pasatu gabe, betiere pertsona berak badira, eta izena emateko epearen barruan eman beharko dute izena.

Zozketa egin eta hurrengo egunetan, lehiaketan parte hartuko dutenek ahalik eta zehatzen baieztatu beharko dute zenbat pertsona izango diren eguerdiko bazkarian. Uztailaren 28, 29 eta 30 eta abuztuak 1ean, bazkaltzeko kopuruaren konfirmazioa eta tiketak jasoko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salbatore jaietako Marmitako Lehiaketarako izen-ematea irekita

Salbatore jaietako Marmitako Lehiaketarako izen-ematea irekita