Getaria
Salbatore jaietako egitaraua osatuta dagoGaurkoan 7tik 9ra prestatutakoa jakitera emango dugu
Joan den igandean aurreratzen genuen Salbatore jaien bi lehenengo egunetako egitaraua eta orain beste egunetakoa emango dugu ezagutzera. Hona hemen 7tik 9ra topatuko duguna.
Abuztuak 7, osteguna Salbatore bigarrena. 09:30ean Gazte Alaiak txistularien diana. 11:00 XI. Patata tortilla lehiaketa (14-18 urte). 12:00 Eusko Label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera, Trikitilari eta enbilen pepitak panderojoleen konpainiarekin. 13:00 Patata tortilla lehiaketako epaimahaia eta sari-banaketa. 13:00 Txikiteo animatua, kalez kale. 17:00 'Gure Txeru' haur danborrada. Ibilbidea: Balenciaga-Herrerieta-Elkano-Artzape-Txeru aurrea-Plaza. 19:00 Getariako buruhaundiak eta pasaiko erraldoiak, plazatik abiatuta, kalez kale. 20:00 Elektrotxorongo elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta. 22:00 Kontzertuak, frontoian: GZR, Chuleria joder eta Leihotikan. Jarraian DJ Proyecto X getariarrak, txosnetan.
Abuztuak 8, ostirala SAlbatore hirugarrena. Goizean goiz hasita: Eusko Labeldun Txahala erretzen hastea, plazan. Arratsaldean pintxoak jan ahal izango dira. 10:00 Bizi jolas, euskal jolasak eta tailerrak frotoian eta plazan. 12:30 Bertso-saioa, Harritarten; Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jon Maia. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan. 13:30 Goitibeheren erakustaldia, plazan.
Arratsaldeko 17:00 XVI. Goitibehera jaitsiera. Jarraian Amai-tzean, Goitibehern sari banaketa, Merkeko plazan. 18:00 Eusko label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, plazan. 19:00 Los Tenampas mariatxien kontzertua, frontoian. 21:00 Herri afaria, txosnetan, Euskal Parrillaren eskutik. Jarraian Mozorro gaua eta 'Mojito's night'. Gaia: euskal pertsonaia famatuak. Afariaren ostean Itzal erromeria, txosnetan. 22:00 Disko Arima, plazan.
Abuztuak 9, larunbata Koadrilen eguna. 10:00 Koadrilen arteko XXVII. Marmitako lehiaketa. 12:00 Kaiña-bi trikitilariak, kalez kale. 13:30 Marmitako lehiaketako irabazleen aukeratzea, Berdura plazan. 14:30 Harritarten, Herri-bazkaria. Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten. 17:00 Ur jolasak, moilan: Kukaña, Slickline eta Waterline. 17:30 Marmitako lehiaketako sari-banaketa. 19:30 Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. 21:00 DJ Davila ibiltaria, kalez kale. 22:30 Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan. 23:00 Luhartz taldearekin erromeria, plazan. Gauerdian Ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta Festen amaierako traka. Ondoren, Luhartz plazan. 00:30ean, DJ Joseba, txosnetan.