Borrar
Maketa. UDALA

Getaria

Prest Euskaltxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plana

20 bat bizitoki, garajeak eta herriko irisgarritasuna asko hobetuko lukeen igogailuaren lotunea aurreikusten dira

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteazkena, 20 abuztua 2025, 20:50

Comenta

Getariarrek herrian baldintza duinetan bizitzea lortzeko bidean, beste urrats garrantzitsu bat egin da Getariako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren arteko elkarlanari esker.

Elkar-ulertzea bi instituzioen artean sinatutako hitzarmenak abiatu zuen. Getariako Udalak Euskaltxeta eremua alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzera bideratuko zuela agindu zuen, eta Jaurlaritzarekin adostu zuen etxeak eraikitzeko behar ziren urrats guztiak egingo zituztela. Lehen urratsa Hiri Antolamenduko Plan Berezia idaztea izan da; Krean enpresa arduratu da horretaz, eta asteartean egindako Udalbatzarrean eman zaio lehen onespena Planari.

20 bat etxebizitza

Planari esker, Euskaltxetaren eremuan alokairu sozialera bideratuko diren 20 bat bizitokiko eraikina altxatuko da. Horrez gain, Udalak hala eskatuta, herritarrentzako garajeak egitea jasotzen da, bai eta etorkizunean Herrerieta eta Balentziaga kaleak lotuko dituen igogailurako pasabidea egitea ere.

Getariako Udalarentzat pozgarria da 2020an lehen aldiz mahaigaineratutako ideia aurrera doala ikustea. Egitasmo honek etxebizitzaren arazoari aurre egiteko ere balioko du. Gainera, herriaren historian lehen aldiz, alokairu sozialeko bizitoki publikoak eraikiko dira. Garajeak eta igogailuaren lotunea Planean sartu izanak ere proiektua aberasten duela uste du Udalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Prest Euskaltxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plana

Prest Euskaltxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plana