Getaria
Otsailak 22 eta 23an Gure Txeruk Luz Ardidenera eski irteera antolatu duJoan den urtean esperientzia oso ondo baloratua izan zen eta berriz errepikatuko dute
Gure Txeru Elkarteak eski irteera antolatu du hilabete honetarako. Frantziar Pirineoetan dagoen Luz Ardiden estaziora joango dira otsailaren amaieran. Zehazki, 22an, larunbata, goizeko 5:00etan irtengo dira Getariatik eta otsailaren 23an, igandea, iluntze aldera itzuli.
Publicidad
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea, otsailak 16a baino lehen egin behar da, eta horretarako telefono zenbaki honetara deitu behar da 688 863 860 (Etxaniz). Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, gehienez 40 lagun joan ahalko dira eski irteera honetara. Gutxiengo kopuru bat osatzen ez bada, aldiz, irteera bertan behera utzi beharko dutela adierazi dute.
Prezioari dagokionean, honakoa da materialik alokatu behar ez dutenentzat: 155 euro ordainduko dute helduek, 150 euro 5 eta 17 urte bitartekoek eta 100 4 urtetik beherakoek. Prezioak barne hartzen ditu bi egunetako forfaita, pistetako asegurua, larunbateko afaria eta igandeko gosaria, herriko albergean gaua igarotzea (Auberge Les Cascades) eta autobusa. Horrez gain, materiala behar duten helduek 15 euro ordaindu beharko dute eskiengatik eguneko, 20 snow egin nahi dutenek. Haurren materialaren prezioa adinaren eta altueraren araberakoa denez, antolatzaileekin hitz egitea gomendatu dute.
Eskiatzeko arropaz gain, NAN-a, lo-zakua eta larunbateko eta igandeko bazkariak eraman behar dira. Bide batez, adin txikikoek muga pasatzeko gurasoen baimena ziurtatzen duen agiria entregatu beharko dute (ertzainetan eskatu behar da).
Bide beretik, antolatzaileek oharretan argi utzi nahi izan dute 18 urtetik beherakoen ardura irteerara doan heldu batek hartu beharko duela, izan guraso zein beste edozein tutore. Izena ematerako orduan adierazi beharko da arduraduna nor den, eta pertsona horren zaintza eta ardurapean egongo da irteera guztian zehar. Horrez gain, antolatzaileek adierazi dute ez dutela inongo erantzukizunik izango norberari gerta dakiokeen edozein istripuren gainean, izan estazioan bertan nahiz handik kanpo.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión