Getaria
Mutrikuko traineru estropadan Esperantza laugarren izan zenJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Asteazkena, 28 maiatza 2025, 20:29
Traineruen denboraldi ofiziala datorren igandean zabalduko da Orion, Gipuzkoako Traineru Txapelketa lehiatuz. Ordurako dena prest izan behar dute elkarte bakoitzeko prestatzaile eta arraunlariak eta Esperantzak itxura oso ona eman du azken prestaketa saioan. Mutrikuko Udalaren XXIV. Banderan getariarrak laugarren amaitu zuten joan den larunbateko estropadan, Donostiarra, Orio eta Zierbena bakarrik izan zituztelarik aurretik. Aurredenboraldian egindako lana uretan erakusten hasi dira eta igandean Orion izango dute lehen aukera. Eusko Label Liga uzatilak 5ean zabalduko da.