Getaria
Musika, dantza eta giro ona nagusi Euskal Jai eguneanAstelehena, 2 ekaina 2025, 20:39
Euskal Jaia ospatu zuten getariarrek larunbatean, bezperako Txeruren dantza emanaldi bikain baten ondoren. Eguraldia lagun eta goizean goiz herriko kaleak musikarekin alaitu zituzten Gazte Alaiak taldeko kideak, Musika Eskolako musikariak eta Enbilen Pepitak pandero-joleak. Alaken taldearen dantzaldia plazan hasi zen eguerdian eta bitartean irrintzi lehiaketari ekin zitzaion. Bertako produktuen azoka goizean zabalik egon zen eta arratsaldean kantu-jira eta erromeria izan ziren.