Borrar
Mater Museoa itsasontzia Getariako portura etorriko da. Amaxkar

Mater itsasontzia Getariako portuan egongo da Zero Zabor Uretan kanpainarekin

Asteazkenetik larunbatera ekintza ugari proposatuko dituzte

DV

Getaria

Asteartea, 18 uztaila 2023, 18:16

Comenta

Itzuli da euskal kostaldera Mater ontzian ZERO ZABOR URETAN, gizarte eragile ezberdinen artean komunitatean hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu eta irtenbideak bilatzeko prozesu parte-hartzaile bat sortzea helburu duen kanpaina. Getarian asteazkenean hasi eta larunbata bitartean Mater ontzia portuan egongo da eta eskaintza berezia proposatzen du. Lau egunetako egitaraua prestatu dute.

Asteazkenean arratsaldean 15:00etatik 17:00etara Mater ontzian nabigazioa egiteko aukera dago. Pasaia eta Getaria artean (50 euro). 19:00etan Mater ontzitik aterata itsas erraldioen martxa eta beraiekin herriko buruhandiak kalean izango ditugu.

Ostegunean bisita ekoaktiboak egingo dira Mater ontzi-museora, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Sormen tailerra 'Save The Ocean' izenburupean Mater ontzian egingo da 11:00etatik 12:30era goizean eta 17:00etatik 18:30era arratsaldean. Itsas Zaindari Gunea ere zabalik egongo da Mater parean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ostiralean, bisita ekoaktiboak 11:00ak eta 14:00ak bitartean egingo dira. Itsas Zaindari Gunea ere bezperako ordutegi berberarekin zabalik egongo da eta 17:00etatik 18:00etara Itsas Hondakinen Karakterizazio Tailerra egingo da. Ondoren Itsasoko Plastikoak Biziberritzen Tailerra egingo da. Eguna borobiltzeko, ontzian bertan gaueko 22:00etan zinema ikusteko aukera izango da.

Larunbatean, Getaria eta Mutriku artean nabigazioa egingo da 15:00ak eta 17:00ak bitartean Mater ontzian (50 euro). Informazioa eta erreserbak egiteko 619 81 42 25 telefonora deitu edo info@mater.eus helbidera idatzi beharko da.

Bosgarren edizioa

Kanpaina honek 2023an bosgarren edizioa ospatzen du eta, beste urte batez, euskal kostaldera itzultzen da, tokiko eragile ezberdinen laguntza eta finantzaketarekin. Administrazio publikoari dagokionez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek, eta pribatuan, LIBERA Proiektuaren babesarekin (SEO/ BirdLife eta Ecoembes).

Uztailaren 4tik 28ra bitartean, Mater ontzi-museoa euskal kostaldeko 8 herritan porturatuko da, publiko guztientzako doako jarduera parte-hartzaileekin: ontzi-museorako bisita gidatuak, itsasora irteerak, tailerrak eta jolasak portuan, proiekzioak ontziko kubiertan eta baita erraldoien martxak ere herrietako kaleetan zehar.

Gainera aurten, Plastic Free July kutsadura plastikoaren aurkako nazioarteko hilabetearekin bat egingo du. Edizio honetan, partaidetzaren haria iaz komunitatean sortutako bi erraldoi oso berezi izan dira: ZABOR, itsasoan bildutako hondakin plastikoekin egindako itsas zaborren munstroa, gizarte gisa ditugun kontsumo ohitura suntsitzaileen ondorio; eta BIO, biodibertsitatearen dama, algaz, koralez eta kakorratzez ehundutako hainbat espeziez osatua, bizidunaren zaintzaren garrantzia adierazten duena.

Bi erraldoi hauek itsasoko erraldoien martxa egingo dute herri bakoitzean (Getarian herriko buruhandiekin batera ibiliko dira herriko kaleetan), eta protagonistak izango dira tokiko pertsona eta erakundeekin batera, kalejira eta antzerkia uztartuz, zientzia, gizartea eta kontsumoa ardatz hartuta, itsasoko zaborrei buruzko eztabaida irekia sustatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mater itsasontzia Getariako portuan egongo da Zero Zabor Uretan kanpainarekin

Mater itsasontzia Getariako portuan egongo da Zero Zabor Uretan kanpainarekin