Getaria
Martin Alguacil, itxaropentsu Keta Babyautoren denboraldi berriarekinBihar hasiko dute Gorengoen Mailako liga bigarren multzoan Segura Aizkorriren etxean
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 19 de septiembre 2025
Martin Alguacil oriotarrak bihar ekingo dio Getariako Keta Babyauto taldearen prestatzaile bezala beteko duen bigarren denboraldiari.
Publicidad
Ilusioz beteta ekiten dio Gorengoen Mailako ligari, bigarren multzoan kokatuta dago futol taldea eta bihar igandea arratsaldeko 17:30ean Igartza futbol zelaian jokatuko dute Segura Aizkorri taldearen aurka.
Ez zen erraza izan joan den urteko denboraldia, bereziki hasiera izan zuen taldeak oso gogorra, «arazoak izan ziren taldea osatzerakoan» gogoratzen du Alguacilek.
Zelaia eta taldea izango zuten zalantzan egon ziren aurredenboraldian eta horrek jokalariak erakartzeko arazoak sortu zituen. Hala ere, aurrera egin zuten osatutako jokalari sortarekin eta hasieran arazo larriak izan zituzten garaipena lortzeko.
«Partida guztietan borrokatzen genuen, baina emaitzak ez zuten erakusten zelaian gertatutakoa. Ni taldearekin gustura nengoen, beti lanerako zeuden eta aurten ere oso jarrera ona ikusten diet denei». Sei partida jarraian galduta zuloan sartu ziren orduan eta lehen itzulian egoera larria bizi izan zuten. Bigarrenean taldeak beste itxura bat eman eta sailkapenean gora egin zuten. Azken sei partidak, adibidez, irabazi egin zituzten.
Bederatzigarren amaitu zuten 24/25 denboraldia eta orain aukera berria izango dute bihartik aurrera zaleei ikuskizun polita eskaintzen hasteko.
Taldea asko indartu dute, aurpegi berri ugari izango dituzte eta zerrenda handiegia ez bada ere, «oso ondo ari gara entrenatzen Zestoan, taldea gogoz ari da eta liga hasteko gogoz gaude denak». Aurredenboraldiko azken partida galdu egin zuten Behobiaren aurka 2 eta 1 (Maikel Larrañagaren golarekin) baina itxura ona eman zuen taldeak. Gauzak asko aldatu direla ikusteko datu bat, Maikel zelaiko jokalaria izan arren, joan den urtean atezain bezala partida askotan egon zen Ketako atepean.
Publicidad
Aurten bi atezain badituzte, Iñaki Alberdi eta Iker Villoria. Taldea asko indartu da eta bereziki aipatzekoa da Simon Aranguren getariarraren presentzia taldean. Zarautz KE taldean jokatu zuen joan den denboraldian eta Ohororezko Erregional Mailan golegile onena izan zen, 19 golekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión