Getaria
Larunbatean Euskal Jai Eguna ospatuko da eta bezperan Gure Txeruren emanaldiakTxistulariak, trikitilari eta pandero-jole kalez kale, muxikoak eta plaza dantzak, irrintzia, kantu-jira, erromeria ...
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 28 de mayo 2025
Maiatzaren amaierarekin etortzen da Euskal Jai Eguna Getariara eta azken urteotan gertatu den bezala, larunbatean izango da Euskal Jaia eta bezperan, hau da, ostiralean, Gure Txeruren dantza emanaldiak ikustaeko aukera izango da.
Egitaraua, beraz, bi egunetara zabaltzen da eta hau da iragarri dutena.
Maiatzak 30, ostirala
Arratsaldeko 18:00etan ekingo diote Gure Txeru Dantza Taldeko haurren dantza-emanaldiari eta gauerako utziko dute, 22:00etan hasita, 'Erroak zabaltzen'dan-tza-ikuskizuna, Txeruko helduen dantza-taldearen eskutik.
Parte-hartzaileak: Gazte Alaiak txistulariak, herriko trikitilariak, Getariako Musika Banda, Pepita Enbil musika eskolako musikariak eta dantzariak, gazte zein heldu.
Maiatzak 31, larunbata
Euskal Jai eguna izango da. Goizetik, dianak gogoraraziko die herritarrei zein egun ospatzera doazen. Txistulari, trikitilari eta pandero-joleak, Sahatsaga Goitik aterako dira. Goizeko 09:00etan, Gazte Alaiak taldeko txistulariak abiatuko dira. 10:00etan, Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleak eta Enbilen Pepitak panderistak izango dira. 10:30etik 14:00etara, bertako produktuen azoka frontoian: gazta, barazkiak, ogia, ukenduak, garagardoa, taloak... 11:30ean, Musika eskolako trikitilari haurrak, alde zaharrean kalez kale eta plazan. 12:30ean Alaken talderekin dantzaldia: muxikoak eta bestelako dantzak, plazan.
Bitartean, mikro irekia irrin-tziak botatzeko. Irrintzi onena sarituko da. Amaieran, Larrain Dantza. 18:30etik aurrera, kantu-jira Agosti eta Barrena taldearekin eta gaueko 22:00etan erromeria, Itzal taldearekin, plazan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.