Las diez noticias clave de la jornada
2019ko txapelketako partaide bat olatu gainean Gaztetapen. AMAXKAR
Getaria

Larunbat honetan egingo dute surf txapelketa herrikoia Gaztetapen

Itsasoaren baldintzak egokiak badira, egun osoko txapelketa egingo da eta izena egunean bertan eman ahal izango da hondartzan

JUAN MARI ZUBIAURRE

Jueves, 29 de septiembre 2022, 00:05

Gaztetape Surf Elkarteak txapelketa herrikoia berriro egiteko asmoa azaldu du, azken urteetan etenaldia izan ondoren. Olatuek eta itsas-baldintzek izango dute azken hitza, kirol honetan itsasoan egintzan bai du baino asmoa gutxienez dena ondo badoa eta aurreikuspenen arabera, urriaren 1ean egingo da, hau da datorren larunbatean Gaztetape hondartzan.

Publicidad

Egun osoko txapelketa izango da eta izena ematen duen pertsona kopuruaren zein adinaren arabera banatuko dituzte kategoriak. Dena den, aurrez izen-ematea ez dela beharrezkoa izango ohartarazi dute surf elkartekoek, larunbatean bertan egin ahal izango da izen-ematea Gaztetape hondartzan.

Larunbat eguerdian, egun osorako bertaratzen direnentzat, paella prestatuko dute bazkaltzeko. Iluntzean, berriz, sari banaketaren ondoren, parrilada izango da aurrez xahututako indarrak berreskuratzen joateko. Animatu, txapelketa herrikoia bai da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad