Getaria
Langileen motibazioan eragin, eta enpresen errendimendua hobetzeko doako laguntzaUKUEren programak lan-sistema aldatzea proposatzen du, pertsonen ongizatea eta erakundeen errendimendua hobetzeko
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskualdeak 2025 hitzarmenaren baitan, eskualdeko enpresen errendimendua hobetzeko programa jarri du abian. 'Lanaren Zentzua' egitasmoak, emaitza oso positiboak ekarri dizkie aurreko edizioetan parte hartu duten hainbat enpresei, eta egitasmora batzeko aukera eskaintzen du berriz.
Publicidad
Enpresen barne-antolamendua aldatzea da asmoa, langileen motibazioan eta konpromiso-mailan eragin dezan. Gainera, talentua erakartzen ikastea ere izango da helburua, profil kualifikatuak biltzeko. Horrekin batera, berrikuntza proiektuetan ere jarriko da fokua.
Hau guztia lortzeko diagnostikoa egingo dute lehenik, eta hausnarketa prozesua gehituko zaio. Azkenean, programa gidatuko duten adituekin batera ekintza eta esku-hartze plana osatuko dute.
Proiektua moldagarria da, diagnostikoa egin ondoren enpresaren erabakia izango baita hurrengo faseekin aurrera egitea. Prozesu guztian zehar gaian eskarmentu zabala duten profesionalen eskutik lan egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Programan parte hartzea doakoa izango da Urola Kostako enpresentzat, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Eskualdeak 2025 hitzarmenaren baitan) diruz laguntzen baitute. Informazio gehiago jaso nahi duten enpresek harremanetan jartzeko aukera dute ondoko posta elektroniko bitartez: enpresa@urolakosta.eus.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión