Getaria
Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Bilborako irteera antolatu duUrriaren 7rako antolatuta zegoen, baina azkenean azaroaren 18ra atzeratzea erabaki dute
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Lunes, 29 de septiembre 2025, 20:47
Getariako Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Bilborako irteera antolatu du. Hasiera batean, urriaren 7an, gaur zortzi, egitekoak ziren, baina azken orduko aldaketa bat izan da.
Publicidad
Agenda arazoak medio, azaroaren 18ra atzeratzea erabaki da Bilbora egingo den bisitaldi hau. Getariako Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak antolatutako Bilborako irteera honen baitan, museo ezberdinak bisitatzeaz gain, bazkaltzeko geldialdia ere egingo dute hirian bertan. Izena emateko, 50 euroko ordainketa bat egin beharko da Laboral Kutxako bidaietarako kontu korrontean (.../9799) azaroaren 13 baino lehenago.
Egitaraua: irteera, goizeko 08:30ean autobus geltokitik. 10:00etan, Bilboko Berregin Museora bisita gidatua eta Mariaren Bihotza Aztarnategira bisita gidatua. Eguerdiko 12:00etan, hamaiketakoa. 12:00etatik 14:00etara Bilbo bisitatzeko 2 ordu libre izango dituzte bidaiariak. 14:30ean, bazkaria Harrobia Jatetxean. Azkenik arratsaldeko 19:00etan, Getariara itzulera.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu edo idatzi 607 648 376 telefono-zenbakira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión