Getaria
Igandeko Zahatzaroari Omenaldian meza, kontzertua eta bazkariaTonpe Guraso Elkarteak eta Lagunek antolatu dute urteroko legez
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 29 de mayo 2025, 19:56
Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunek antolatuta igandean Zahartzaroari Omenaldia egingo zaio. Iaz bezala, egitarau guztia Getarian bertan burutuko da. Meza nagusiarekin emango diote hasiera egunari, 10:45ean. Bertan omenduko dituzte Joxepa Aramendi Ibarguren, Andoni Arregi Oyarzabal, Angelita Idiakez Uranga, Ibon Larrañaga Berasategi eta Floren Ucin Albizu.
Ondoren, Getariako Musika Bandak eta Salbatore Abesbatzak kontzertua emango dute elizan, 12:30etatik aurrera. Bakoitzak bi saio egin ondoren, amaiera emateko kontzertuari, beste bi kantu elkarrekin eskainiko dituzte. Ondokoa da prestatu duten egitaraua: Bandaren abestiak, Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, 'Fantasia de Zarzuelas' (Eduardo Ramirez Parra) eta 'Huapango' (Jose Pablo Moncayo). Abesbatzaren abestiak, Jexux Aldalurren zuzendaritzapean, 'Ku, ku' (Jaroff) eta 'Euskalerri-Euskalerri' (M. Urbieta / A. Lertxundi). Gero biek elkarrekin, 'Habanera' (Xabier Lete) eta 'Katiuska' (Pablo Sorozabal).
Bazkaria 14:00etan izango da Balenciaga Museoan (sarrera Sahatsaga kaletik). Ondoren, 16:45ean zozketa egingo dute. Musika eta dantzaldia, aldiz, 17:00etan hasiko da, Jon Urbieta DJarekin. 19:00etan emango diete amaiera egun guztiko ekitaldiei.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.