Borrar
Malkorbeko ezpondan lanak burutzen egon ziren 2024an eta orain Ketarrikoan egingo dira. AMAXKAR

Getaria

Hainbat ezponda egonkortzeko lanak bukatuta beste batzuk lizitatuko dira

Gaztetape, Menditxo eta Malkorbeko magalak egonkortuta, orain Ketarriko ezpondan egingo dira

Sábado, 8 de marzo 2025, 21:32

Getariako hirigunea eta portuaren arteko hainbat penditzen segurtasun egoera ez zela egokiena ikusi ondoren, Getariako Udalak Ikerlur ingeneritza geologikoa eta geoteknikoari 2023an enkargatu zizkion bi txosten egiteko eta beraietan aurreiritzi hori baieztatu zen.

Dagoeneko hainbat ezponda egonkortu dira. Gaztetape, Menditxo eta Malkorbeko magalak izan dira lehenengoak baina beste batzuk ere lanak eskatzen dute.

Getariako Udalak, Eusko Jaurlaritzako portu agintaritzarekin elkarlanean, Ikerlur ingeneritza enpresari, 2023an herriko alde zaharra eta mollaren artean dauden hainbat magalen egoera aztertzeko eskatu zion. 2024ko urtarrilean ezponda hauek egonkortu eta babes sistemak jartzeko gauzatze proiektua erredaktatu zuen ingeneritza enpresak.

2024ko azaroan hasi ziren Malkorbe inguruko ezpondetan lanak eta gerora, Menditxo eta Gaztetapen ere egin dira. Tesinsa enpresa izan da obra exekutatzeaz arduratu dena eta 351.589,99 euroko kostua izan dute egin diren lan guztiek.

Zenbateko honen finantziazioa urteetan udarako mollako aparkalekuen kudeaketatik aurreztutako diruetatik egingo da. Izan ere, portuko aparkalekuen kudeaketa Getariako Udalak egiten du horretarako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin duten hitzarmen bati esker. Bertan jasota dagoenean oinarrituta bi instituzioak ados jarri dira herritarren segurtasuna eta mollaren jarduera ekonomikoa bermatzeko lan hauek egiteaz.

Orain Ketarriko ezponda

Aurrera begira, Getariako Udalak beste gune bat ere egonkortu nahi du eta horretarako dagoeneko kontratazio deialdia egin dute (otsailean argitaratu zuten). Kontratuaren xedea zera da, Getariako hirigune eta portuaren arteko hainbat ezpondetan egonkortze edobabes sistemak jartzeko (Ketarriko ezponda) obra-kontratazioa.

Kontratuaren aurrekontua, BEZik gabe 128.573,71 eurokoa da. Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko muga-eguna martxoak 11 da, hau da, datorren asteartea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hainbat ezponda egonkortzeko lanak bukatuta beste batzuk lizitatuko dira

Hainbat ezponda egonkortzeko lanak bukatuta beste batzuk lizitatuko dira