Herriko gurasoei zuzendutako egitasmoa da Guraso Eskola. AMAXKAR

Getaria

Guraso Eskola 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituztenentzat

Interesdunek irailaren 30a baino lehen bidali behar dute eskaera helbide elektroniko bitartez

Miércoles, 24 de septiembre 2025, 20:49

Guraso Eskolako deialdia zabaldu dute beste urte batez, 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei. Lehen topaketa, datorren urriaren 10erako iragarri dute, arratsaldeko 14:30etik 16:00etara Iturzaeta eskolan egingo dena eta egun horretako bileran zehaztuko dira gainerako elkarteratze egunak.

Publicidad

Formakuntza hauek, metodologia parte-hartzailea dute euskarri, bertaratutakoen partaidetza aktiboa eskatzen da ageri daitezkeen ildoei (lotura afektiboak eta atxikimendua, hezkidetza familian, mugak eta zigorrak, sexualitatea, etab.) etekin handiena ateratzeko. Ikastaroak 9 saiotan banatuko dira, bakoitza ordubete eta erdiko iraupenarekin.

Izena eman

Guraso Eskolan parte-hartzea doakoa da denentzat. Dena den, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako, interesa duten gurasoek irailaren 30a, asteartea, baino lehen bidali beharko dute eskaera helbide elektronikora honetara: gizartekintza@getaria.eus.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad