Aitor Aranguren. AMAXKAR

Getaria

Getariako Keta Babyautok garaipena eta lidertza lortu du

Gorengoen Mailako lehen jardunaldian 1 eta 4 irabazi dio Segura Aizkorriri Igartzan

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 23 de septiembre 2025, 20:29

Etxetik urrun jokatzea egokitu zaio Getariako Keta Babyauto futbol taldeari Gorengoen Mailako lehen jardunaldian, eta hasiera bikaina eman diote Martin Alguacilen jokalariak ligari.

Publicidad

Igartza futbol zelaian jokatzen zuten igande arratsaldean (Beasainen zeren Segurako zelaia konpontzen ari dira) eta Segura Aizkorri taldea zuten aurrean. 1 eta 4 irabazita, sailkapeneko lehen postura igo dira getariarrak, hasiera ezin hobea emanaz denboraldiari.

Partida parekatuta hasi zen, baina bizkor aurreratu ziren bisitariak. Ximonek korner bat atera eta Esnalek zetorkion bezala jaurti eta gol ederra lortzen zuen angelutik sartuz. 11. minutua zen eta ondo ekiten zioten norgehiagokari getariarrak.

31. minutuan etorri zen bigarrena, berriz Esnalen bitartez eta lehen zatia bukatu aurretik Arrietak egin zuen hirugarrena. Zati honetan Segurako defentsari bizkarra bilatuz min handia egiten zuen Ketak.

Bigarren zatiko ordu laurdena bete aurretik egin zuen etxeko taldeak bere gola. Horrek susperraldi bat ekarri zion Segurari baino bizkor eten zuten Martinen mutilak erreakzioa eta sei munutu geroago Julen Esnalek bere hirugarren gola egiten zuen.

Publicidad

Emaitzak partida erraza izan zela dirudi baina Martin berak zioen «parekatua joan da, beraiek ere ondo jokatu dute. Zorionez irabazten hasi dugu denboraldia eta Aretxabaleta izango dugu hurrengo aurkaria».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad