Borrar
Herriko abesbatza Getariako Ereserkia abesten udal aretoan. AMAXKAR

Getaria

Getariako Ereserkian aldaketak egitea erabaki du udal plenoak

Ereserkia inklusiboagoa egin nahi izan da berdintasunaren ikuspegitik

Larunbata, 30 martxoa 2024, 20:34

Comenta

Herritar batek egindako ekarpen bat dela medio, Getariako Ereserkiaren zati bat aldatzea erabaki da aho betez martxoak 26ko osoko bilkuran. Egileen oniritzia jaso da osoko bilkuran botatu aurretik. Aldaketa honekin, ereserkia inklusiboagoa egin nahi izan da berdintasunaren ikuspegitik.

Aldaketa ondorengoa da, 'arrantzale, itsasgizon' izatetik 'saregile, arrantzale' izatera pasa da. Egilea, Txomin Mujika da eta letra, Aitzol Arriolak egina. Honela geratu da orain Getariako Ereserkia;

San Antonen magalean,

Malkorberen babesean,

Gipuzkoako itsas kaia,

Kantauriko harribitxia (bis):

mahasti ta txakolin

saregile, arrantzale...

Ez dago besterik:

bihotzeko Getari!

Oi, Getari

zahar ta berri,

mende luzetan zehar

gure etxe ta herri.

Lehengo ta oraingo

getariarrok

pozez ta ozen diogu:

gora Getaia! Getaia! Oi, Getaia!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariako Ereserkian aldaketak egitea erabaki du udal plenoak

Getariako Ereserkian aldaketak egitea erabaki du udal plenoak