Borrar
Getariako EAJ-PNVko kideak Maria Ubarretxena eta Mikel Uribetxebarriarekin bilduta Donostian.

Getaria

Getariako EAJ-PNVko kideak Bide Azpiegituretako foru diputatuarekin elkartu dira

Meagako errepidea konpontzeko proiektu berri bat egiteko konpromisoa hartu zen bertan

Larunbata, 23 martxoa 2024, 21:40

Comenta

Getariako EAJ-PNV-ko kideak, Iosu Mugika bozeramailea buru zela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako foru diputatu Maria Ubarretxena eta Plangintza eta Ustiapeneko zuzendari nagusi Mikel Uribetxebarriarekin elkartu ziren joan den astean, Getariako errepideen inguruan hitz egiteko.

Jeltzaleek gogorarazi dutenez, «2023ko hauteskundeetan emandako hitza bete eta herriarentzako onak diren proiektuak lantzen jarraitzen du EAJ-PNVk». Oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundian izan dira, eta Getariarentzako beharrezkoak diren proiektuak helarazi dizkiote Aldundiari: Meagako errepidearen berritzea, N-634 tik Askizu eta San Pruden tzioko sarrera, erromes bidea eta Askizuko bidea elkartzen diren puntuko bisibilitatea eta Getaria - Zumaia bitarteko pasealekua.

Meagako errepidea izan zen gai nagusia, EAJ-PNVk berriz ere eskerrak eman zizkion foru diputatuari alderdiak egindako eskaerak onartu eta martxan jartzeagatik. Hala ere, zenbait arazo gehiago ere mahaigaineratu zituzten, errepideko zuloen konponketak ahalik eta azkarren konponbidea behar duela, errepidean zulo oso handiak daudelako, eta bertako begetazioaren mozketa burutu behar dela, bisibilitatea kentzen baitu errepidean. Baita, noski, errepidearen berritze integralaren proiektua bultzatzea.

Aldundiaren partetik harrera ona izan zuten eta gaiak banan-banan aztertu ziren. Horrela, etorkizun hurbilean Meagako errepidea konpontzeko proiektu berri bat egiteko konpromisoa hartu zen eta zuloak ahalik eta lasterren konponduko dituztela iragarri zen.

N-634tik San Prudentzio eta Askizurako sarreraren inguruan, lanketa egin aurretik, EAJ-PNVk Madrilen eskatutako Getaria – Zumaia pasealekuaren exekuzio proiektua amaitu behar da eta gero horren arabera moldatu.

Erromes bidea (Loidi Baserriko aldapa) eta Askizuko bidea lo tzen diren puntuan bisibilitatea lortzeko aktuazioa aztertzeko konpromosioa ere hartu zen.

Getariako EAJ-PNVko kideak pozik agertu dira bileraren ondoren, «bilera oso interesgarria eta emankorra izan da, Aldundiaren partetik prestutasuna ikusi dugu gure proposamenekiko, gauzak onbidean, getariarren bizi kalitatea asko hobetuko dute proiektuok».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariako EAJ-PNVko kideak Bide Azpiegituretako foru diputatuarekin elkartu dira

Getariako EAJ-PNVko kideak Bide Azpiegituretako foru diputatuarekin elkartu dira