Getaria
Gaur Zarautz Jauregian 'Elaia errariak, bitakora poetiko-artistikoa'Arratsaldeko 19:00etan Nerea Urdangarin eta Zigor Saizarrek Asia Hegoekialdean egindako bidaiaren berri emango dute
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 17 de septiembre 2025, 19:56
Nerea Urdangarin oriotarra eta Zigor Saizar getariarrak hamar hilabeteetan Asia Hegoekialdeko hamar herrialde zeharkatu zituzten aurreko ikasturtean. Vietnmamgo hiriburuan, Hanoien, hasi zuten bidaia eta 22.000 kilometro egin ondoren, Japoniako hiriburuan, Tokion amaitu zuten.
Publicidad
Lehen ekitaldia
Gaur arratsaldeko 19:00etan Zarautz Jauregian egingo den saioa, Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatutako ikasturteko lehen ekitaldia izango da. Bertan, bidai horretan izandako bizi-esperientziekin, Asiako jendearengandik ikasitako kultura, historia eta sinesmenetatik, eta batik bat bidaian sentitutako emozioekin, bidaiariek, Nerea eta Zigorrek, argazki, margolan eta olerkiekin osatutako ikus-entzunezkoa prestatu dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión