Getaria
Galizian lehiatuko du asteburuan traineruakBueu eta Aresen Kontxa aurreko bi estropada ditu Esperantzak bidai luze baten ondoren
Galiziara joateak beti ekartzen du nekea baina beraiek ere etortzen dira eta asteburu honetan euskal ontziak dira bertaratu beharko dutenak. Eusko Label Ligako bigarren asteburua izango da galiziar uretan eta lehenengoan oso emai-tza onekin itzuli ziren Ion Larrañagaren mutilak.
Publicidad
Gaur, arratsaldeko 18:20ean hasiko da IV Bandera Concello de Bueu estropada eta dagoeneko beste denetan egingo den bezala txandak sailkapen orokorraren arabera egingo dira, beraz getariarrak bigarren txandan izango ditugu. Bihar, igandea, TKE Ligako hemezortzigarren estropada lehiatuko da, XVIII Bandeira Concello De Ares izenekoa. Eguerdiko 12:20ean emango zaio hasiera.
Getariarrek denboraldi bikain batek ematen duen patxadarekin egingo dute bidaia eta estropada probak egiteko erabili dezake Larrañagak. Kontutan izan behar da datorren astean Kontxarako sailkapen estropada egingo dela eta Esperantzaren jarraitzaileak han ikusi nahi dituztela hurrengo bi asteburutan, Donostiako badian.
Aurtengo ibilbide ona beste datu batetan ikus daiteke. Orain arte Eusko Label Liga amaitzean lortu zituzten puntu kopuruak hauek izan ziren; 118 puntu 2022an, 116 2023an eta 130 joan den urtean. Orain 123 dituzte eta marka barria lor dezakete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión