Getaria
Eusko Label Ligako bigarren garaipena hurbil egon zen etxeko saioanIgande eguerdia ez dute zaleek erraz ahaztuko Esperantzarekin gozatu handia izan ondoren
XVI. Getariako Ikurriña - Ameztoi Sari Nagusia lehiatzen zen igande eguerdian Getariako uretan. Bezperan Ondarroan maila oso ona eman ondoren, etxeko zaleen aurrean lan bikaina egin nahi zuten. Zaleak itxaropentsu zeuden eta marea marroi jendetsua osatuta Altxerrira abiatu ziren arraunlariei babesa ematera. Irudi ikusgarriak eskaini zituzten arraun zalean eta baita arraunlariak ere batzuk zezteen aurrean aurkitu zirenean.
Publicidad
Txalo artean agurtu eta txalo artean jaso zituzten getariarrak euren mutilak. Gutxik espero zuten portutik ateratzean zein nolako maila emango zuen ondoren Esperantzak.
Batzuk diktik eta besteak TKE-k antolatzen duen fan gunean telebista erraldoiaz jarraitzen zuten uretan gertatzen zena. Ion Larrañagaren mutilak bigarren txandan hasieratik erakutsi zuten gehio zirela eta ziabogak osatzen ziohazen bitartean denbora oso ona egiten zutela nabarmena zen.
Txandan nagusituta zain geratu ziren eta azkenengoan Orio eta Zierbena bakarrik ziren getariarren mailan lanean.
Helmugan bizkaitarrak 3 segundogatik nagusitu ziren, getariarrak Oriori atera zion diferentzia berbera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión