Borrar

Getaria

Euskal Jaia ospatzen dute gaur getariarrek

J.M. ZUBIAURRE

getaria.

Ostirala, 30 maiatza 2025, 19:39

Comenta

Euskal Jaiko arropak jantzi eta kalera. Gaurko egitaraua honakoa da; Goizean, diana, txistulari, trikitilari eta pandero-joleak, Sahatsaga Goitik aterako dira. 09:00etan, Gazte Alaiak taldeko txistulariak eta 10:00etan, Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleak eta Enbilen Pepitak panderistak. 10:30etik 14:00etara, bertako produktuen azoka frontoian. 11:30ean, Musika eskolako trikitilari haurrak, alde zaharrean kalez kale eta plazan. Eguerdiko 12:30ean Alaken talderekin dantzaldia: muxikoak eta bestelako dantzak, plazan. Bitartean, mikro irekia irrintziak botatzeko, onena sarituko da. Amaieran, Larrain Dantza. 18:30etik aurrera, kantu-jira eta gaueko 22:00etan erromeria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Jaia ospatzen dute gaur getariarrek