Getaria
Esperantza txanda irabaztera joango da bihar Kontxako badiaraMarea Marroiaren presentzia nabarmena izango da ziur, eta autobus zerbitzu berezia egongo da
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 12 de septiembre 2025
Heldu da Getariako Arraun Elkartearentzat egutegiko igande berezienetakoa. Gaur erabakiko dute Kontxako Bandera nork eramango duen eta borroka hortan murgilduta dago Esperantza.
Publicidad
Garaipenaren lehiatik zertxobait urrun egon arren, erronka polita dute Ion Larrañagaren mutilek bihar eguerdian Donostian. Lehenengo txandan izango ditugu eta helmugara lehen postuan heltzea izango da helburua.
Hori lortzen badute nork daki gerora zer gerta daitekeen, Donostiarra hurbil dute eta izugarria litzateke sailkapen orokorrean laugarren amaitzea. Gertatzen dena gertatuta ere, Marea Marroiaren babesa izango dute hasi eta bukatu bitartean.
Gogoan izan, Getariako Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu berezia jarriko duela biharko. UK11ren zerbitzu bereziak egongo dira 9:00etan eta 10:30ean. Getariatik atera, Orioraino joan, AP-8a hartu eta Antiguatik sartuko dira Donostiara. Denak Kontxara eta aupa Getaria!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión