Getaria
Esperantza Donostiako badian izango da datozen bi igandeetan 4. aldiz jarraianHelmugaratu zirenean 21:23.64 denbora ezarri zuten eta ikusten zen barruan izango zirela
Laugarren urtez segidan sartu da Esperantza Kontxako Banderara. Erraz esaten da baina aurrez lan asko dago. Egun osoan zuzendaritzako kideak urduri ziren, bere ohiko lana egin ezkero barruan izango zirela zioten denek baina uretara atera, lanak egin eta azken emaitza ezagutu bitartean, sufrimendu latza bizi izango zuten denak, baita marea marroiko zaleak ere.
Publicidad
Bezperan azken entrenamendua egitean erakutsi zion herriak traineruko kideei beraiekin zeudela eta Donostiara joan nahi zutela iraileko bi lehen igandeetan babesa ematera.
Bete dira denen ametsak. Erdi lanetan seigarren ziren eta helmugan San Juani aurrea hartu eta bosgarren amaitzen zuten, Hondarriabiari aurrea hartzeko helmuga urrutiago jartzea behar zuten zeren poparean oso ondo moldatu ziren Ion Larrañagaren mutilak Unax Eizagirreren maisutasuna erakutsiz. Laugarren denbora egin zuten itzuleran eta helmugan 21:23.64.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión