Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Iturzaeta ikastetxeko fatxada mintzagai izan da azken egunotan. AMAXKAR

Getaria

«Esandakoa betez, 2026an zaharberrituko dute eskolako fatxada», EH Bilduk adierazi duenez

EAJ-PNV udal taldeak eskolako fatxadaren inguruan egindako idatziari erantzun dio

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Sábado, 13 de septiembre 2025, 20:35

Eskolako fatxadaren hondatze larriaren aurrean berehala jarduteko eskatu zion EAJk Udalari orrialde hauetan ateratako idatzi batean. Horren aurrean, EH Bilduko udal taldeak zera adierazi du, «oraingoan ere Getariako EAJ berandu ibili da, eta, gainera, ez die egia esan getariarrei. Beharbada, hori izan da adierazgarriena».

Publicidad

Eta hau gaineratu dute «esandakoa betez, 2026an zaharberrituko da eskolako fatxada». Jarraian udal talde honek ateratako idatzia irakurgai.

«Adierazpenei dagokionean, argitu behar da ez dela zuzena EAJk udalari fatxada berritzeko eskaera egin dionik. Ez hilero egiten diren batzorde informatiboetan, ez udalbatzarrean, ez eta inongo idatzitan, EAJk ez du horrelako eskaerarik egin; Udalak prentsaren bitartez izan du gaiari buruzko lehen berria. Hori gutxi ez eta egindako adierazpenak errealitatetik urrun daude.

2025eko udaberrian, udal ordezkariak Jaurlaritzako ordezkariarekin bildu ziren Donostian, eskolako hainbat gai lantzeko, eta, handik gutxira, ekainean, udal-teknikariek fatxada ikuskatu ondoren, esku-hartzeen nondik-norakoak adostu ziren. Plangintza guztia, gainera, gure eskolan inplikatutako eragileei azaldu zitzaen ekainean bertan. Udal-teknikariek hala proposatuta, udal-brigada arduratu da udan mantentze-lan txiki batzuk egiteaz; azken ukituen faltan. Batetik, segurtasuna bermatzeko lanak egin dituzte, eta, bestetik, zenbait hobekuntza txiki. Udal-langileek lan ona egin dute, beti bezala; bistakoa da hori. Horregatik, egindako lanagatik zoriondu nahi ditugu, eta haien konpromiso eta ezagutza balioan jarri.

Horrez gain, uztailean bertan, kiroldegiko teilatuan lanean jardun duen aparejadore berak, eskolako fatxada ikuskatu zuen, eta egin beharreko lan konplexuagoen nondik-norakoak zehaztu zituen, bai eta aurreikuspen ekonomikoa egin ere; zehazki, abuztuaren 5ean aurkeztu zuen aurreikuspen hori. Hori dela eta, 2026ko aurrekontuak lantzen hasiak garen honetan, datorren urteko aurrekontuan 120.000 euro jartzea proposatuko da zehazturiko lan horiek aurrera eramateko.

Getarian, beste herri guztietan bezala, hitzamenak egiten ditugu Jaurlaritzarekin horrelako proiektuak gauzatu ahal izateko; izan ere, hitzarmen horiei esker, gastuak partekatzeko aukera izaten da, eta, zalantzarik gabe, behar-beharrezkoa da horrelako aukerak baliatzea. Getariako EH Bilduk horrela jokatu izan du orain artean, eta fatxadaren zaharberritzearekin ere berdin egitea aurreikusten da.

Publicidad

Azaldu bezala, eskolako fatxadaren lanketa osoa teknikariekin batera planifikatu zen. Hala, planifikazioari jarraiki, fatxada 2026an zaharberrituko da, eta, horrenbestez, Getariako EH Bilduk 2023ko hauteskundeetan agindutakoa beteko du».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad