Getaria
Elan GGKE taldeak bi egunetako jardunaldiak antolatu dituSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Elan GGKE taldeak bi egunetako jardunaldiak antolatu dituJ.M. ZUBIAURRE
GETARIA.
Jueves, 29 de mayo 2025, 19:56
Elan GGKEk ekainaren 3 eta 4rako, datorren asteko astearte eta asteazkenerako, jardunaldi berriak antolatu ditu. Horretarako bi proposamen luzatu ditu, Faisaien Irla' filma, zineman atera berria (euskaraz) eta 'Afganistango emakumeen egoera'ri buruzko hitzaldia iragartzen dituzte aurten.
Astearteko emanaldia Iturzaeta aretoan izango da 19:00etan. Hau aurreratu dute filmari buruz, «Faisaien irla munduko komunidade txikiena da. Urtearen erdia espainiar estatuarena da eta beste erdia frantsesarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga naturala. Laida eta Sambou, bertako bikote bat irlaren aurrean paseatzen dira. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, gorpu bat agertzen da irlaren subiranotasun-trukean. Nor arduratuko da?». Zuzendaria Asier Urbieta da eta aktoreak Jone Laspiur, Sambou Diaby, Ibrahima Kone, Aia Kruse, Ximun Fuchs eta Itziar Ituño.
Asteazkeneko emanaldia 19:00etan izango da baita baina, Zarautz Jauregian egingo da. Hizlaria, Lida Noori izango da, Yaran taldeko arduraduna, eta aurreratu bezala Afganistango emakumeen egoera izango du mintzagai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.