Getaria
Azken eguna Katrapunako kantina erabiltzeko eskaintza egitekoUdalaren egoitza elektronikoaren bitartez egin daiteke
Udalak Katrapunako kantina aurten erabiltzeko eta ustiatzeko esleipena abian jarri zuen martxoaren 3an, eta ostiral honetan izango da azken eguna eskaintzak egiteko.
Eskaintzara bi pertsona batera aurkeztu beharko dira, eta zozketa bidez esleituko da ustiapen-zerbitzua. Dokumentazioa Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da. Esleipen honekin loturiko agiriak eta dokumentuak Udalaren webgunean daude.
Oinarrien arabera, 2025. urteko zerbitzu-denboraldian ere lizitazioaren prezioa 6.000 eurokoa izango da. Prezioaren % 50 esleipena jakinarazi eta gehienez 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Ekintza berean bermatu beharko da, abal bitartez, gainerako % 50a ere; eta azken kopurua urriaren 15 baino lehen ordaindu beharko da.
Kantina jendearentzat irekita eta zerbitzuan izateko derrigorrezko epealdia 2025eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da. Hala eta guztiz ere, kantina ustiatuko duten herritarrek epealdia azaroaren 2ra arte luzatu ahalko dute. Getariako euskal jaien asteburuan ere zerbitzua eskaini ahal izango da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.