Getaria
Aratz Beobide getariarrak 18 urtez azpiko orientazioko XVIII Quijotes saria irabazi du AlbacetenHorrez gain, Espainiako orientazio Ligako lehen postua ziurtatu du 4 proba falta diren arren
Pasa den asteburuan, nagusitasun osoz irabazi zuen Aratz Beobidek 18 urtez azpiko kategorian, Albaceten ospatu zen Quijotes orientazio saria, asteburuko 3 probetan lehen postua lortuz, distantzia ertaina, luzea eta sprinta. Ondorioz, urtea borobiltzea lortu du eta Espainiako orientazioko Ligako garaikurra ziurtatu du jada, nahiz eta oraindik 4 proba falta diren (guztira 16 dira).
Publicidad
Akats gutxi egin zituen gazte getariarrak eta Axel Örnhagen, danimarkarraren eta Pablo Rubio andaluziarren aurretik sailkatzea lortu zuen asteburuan. Zalantzarik gabe, urte borobila izan da Aratz Beobiderentzat, liga irabazi eta selekzioarekin udan Brno-ko Europako txapeleketan ere parte hartu duelarik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión