Mural berria 'Amona' izenakoa. Eskuinaldean, margolaria, Aaron Diego, lanean zegoela. ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaria

'Amona' mural berria itsasoari begira, Haitze kaleko horma batean

Udalak eskatuta Haitze kalean mural berri bat egin du Aaron Diego artistak itsasoa eta emakumea gaiak uztartuz

Juan Mari Zubiaurre

Getaria

Lunes, 13 de octubre 2025

Getariako Udalak eskatuta Haitze kalean mural berri bat egin da. Egilea Aaron Diego artista izan da eta lanak itsasoari, zeruertzari, begira dagoen amona bat irudikatzen du.

Publicidad

Azken urteetan Udalak herriko txoko ezberdinak gozatu eta berauez gozatzeko daraman bidean beste pauso bat dela adierazi dute Udaletik.Aurtengoan itsasoa eta emakumea barnebiltzen dituen lana izan da plazaratua. Irudi honekin Aaron Diegok zera adierazi nahi izan du, «bizitza osoan ozeanoarekin bizi izan denaren baretasuna eta jakituria gorpuztu nahi izan ditu. Amonaren begiradak, lasaia baina sakona, itsasoaren dualtasuna islatzen du: bizitza eta edertasun iturria, baina baita indar eta arrisku iturria ere».

Lana aurrera eramateko bizilagunen oniritzia behar izan eta hori lortuta, bide batez eskertzen dena, horma-irudia zuzenean jatorrizko hormaren gainean margotu du artistak. Denboraren poderioz higatua izan den horma. Hori ere izan da lan honen adierazgarrietako bat eta Aaron Diegok jakin izan du irudia hormaren testura irregularrean integratzen.

Egin berri den 'Amona' horma irudiarekin 2022-2023an Haitze kalearen eraberritze eta hobekuntza lanak borobiltzen ditu Getariako Udalak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad