Getaria
Aho batez onartu ziren ohiko udalbatzarreko gai guztiakJ.M. ZUBIAURRE
GETARIA.
Sábado, 31 de mayo 2025, 21:19
Maiatzaren 27an ohiko udalbatzarra egin zen eta honako gai hauek landu eta bozkatu ziren: Lehendabizi antolaketarako gaien barruan, akta agiriak zerrendatu eta onartu ziren eta ebazpenen berri eman zen.
Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena arloan; Getariako Zarautz Jauregia eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoaren 18. obra ziurtagiria onartzea. Getariako Zarautz Jauregia eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoaren likidazioa onartzea. Arau Subsidiarioetako XIV Portua hirigintza eremuko P.1 partzelari (Portua 28- Elkano Arrantzaleen kofradia) buruzko xehetasun-azterlanaren aldaketa behin betiko onartzea.
Kultura eta Euskara arloan; 2025-2027 Dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa Musika Bandari kreditua gehitzeko. Ogasuna eta kontuetarako berezia; 2024ko Aurrekontuaren likidazioaren espedientea berri ematea. Azkenik, lanpostu zerrendaren aldaketa: lanpostu berriaren sorrera eta Diruzaintza postua amortizatzea.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.