Bi udal taldeak adostasuna erakutsi zuten asteartean landutako gai guztietan. AMAXKAR

Getaria

Aho batez onartu ziren asteartean pleno aretoan landutako gaiak

Pasa den asteartean egindako Ohiko Udalbatzarrean bost gai landu zituzten, eta guztiak EH Bilduren eta EAJren aldeko bozkekin atera ziren aurrera

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 26 de septiembre 2025, 07:07

Landutako gaien artean zeuden udal langileen% 0,5eko ordainsari igoera osagarria, iazko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, turismo bulegoko harreragile postuan diharduen langilearen lanaldia % 50etik % 62ra igotzea, taxi zerbitzuaren 2026ko tasak onartzea, 2026ko ordenan-tza fiskalak eta Balentziagako garajeen salmenta eta alokairurako ordenantza aldaketa. Ordenantza fiskalei dagokionean, Udalbatzarrak aho batez ontzat eman zerga, tasa eta prezio publikoen zenbatekoak 2025eko zenbatekoekiko % 3,00ko igoera izatea, portuko TAOko tarifak zertxobait igotzea, etxebitzitza hutsei ezartzen zaien errekargua % 100era igotzea, inguruko herriei parekatuz eta Ondasun Higiezinen gaineko zergan (IBI) % 95eko hobaria ezartzea etxebizi-tza hutsak alokairua sustatzea helburu duen Jaurlaritzaren Bizigune programara bideratzen dutenen herritarrei.

Publicidad

Udalbatzarrean hautetsi guztien aldeko bozkekin onartutako beste puntu garrantzitsutako bat izan zen Balentziagako garajeen salmenta eta alokairua bideratzeko ordenantzaren eguneratzea. Gaur egun Udalaren jabetzakoak diren 59 garaje daude, alokairu erregimenean. Udalak hauen egoera eguneratu beharra duenez eta Euskaltxetan egingo diren etxebizitzen oin-plantan 20 garaje inguru gehiago egitea aurreikusten duenez, Udalbatzarrak ordenantza eguneratzeko erabakia hartu du. Aurreikuspenen arabera 40 garaje jarriko dira salmentan eta 19 alokairuan.

Salmentara bideratuko diren garajeen prezioa 17.743,73 euro + BEZ izango da. Alokairua hileko 75 euroko. Bi kasuetarako plazak esleitzerakoan jarraituko den hurrenkerarako 6 talde zehatu dira: Getarian bizi diren behar bereziko pertsonak eta Getariako herrian jabetzan garajerik ez dutenak, Getarian bizi eta baliabide ekonomiko mugatuak dituztenak eta herrian garajerik ez dutenak, Getarian bizi direnak eta beraien jabetzan garajerik ez dituztenak, Getariako bizilagunak, Getarian kokatutako jarduera komertzial, profesional edo industrialen baten titularrak eta azkenik, aurreko taldeetako ezaugarriak ez dituztena baina Getarian etxebizitza baten jabe direnak.

Azkenik, Udalak deialdia urtea bukatu baino lehen egiteko intentzioa agertu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad