Getaria
Agortu dira Antton Telleriaren 'NININI' komediarako sarrerakTolosarraren bigarren komedia ikuskizuna abenduaren 12an izango da Iturzaeta aretoan
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 26 de septiembre 2025
Garbi ikusi da Getarian antzerkirako zaletasuna badagoela zeren abenduak 12an Iturzaeta Aretoan egin behar zen emanaldirako sarrerak dagoeneko agortu dira. Ez da harritzekoa, zeren bere birako emanaldiak bete egiten ditu.
Publicidad
Hilabete eta erdi baino gehiago geratu arren, Antton Telleriaren 'NININI' komedia ikuskizun berria ikusteko aukera amaitu da gurean eta garaiz ibili direnak egun horretan arratsaldeko 19:00etan hasita emanaldiaz gozatu ahal izango dute.
Honela iragartzen du aurkezle eta umore egile bere weborrian getariarrak ikusi ahal izango duten emanaldia, «NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa».
Telleriak dioenez, «NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz. Egin barre berarekin edo egin barre berari».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión