Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Festetako eragile ezberdinek jaien aurkezpena Zarautz Jauregiaren aurrean egin zuten. AMAXKAR

Getaria

2025eko Salbatore Jaiak aurkeztu dituzte

Abuztuak 5ean hasi eta 9ra luzatuko dira. Saregileek igoko dute ikurrina festen hasieran

Larunbata, 26 uztaila 2025, 21:21

Comenta

Zarautz Jauregiaren aurrean egin dute udal ordezkariek eta herri eragileek festen aurkezpena. Dagoeneko eskuragarri daude Salbatoreetako programak Turismo Bulegoan.

Iaz erabaki bezala, abuztuaren 5ean izango da Ikurrinaren igoera eta 9an jaitsiera. Saregileak izango dira horren arduradunak aurten. Josune Otamendi eta Marian Uribetxeberria saregileak aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, «pozez» hartu dute izendapena, izan ere, «gure lanbidea ez da aitortua izan herrian orain arte». Familiako gauza bat izan da. Aktibo dauden sare-konpontzaileak igoko dira udaletxera festen lehen egunean.

Abuztuak 5, asteartea, Haur eta gazteen eguna ospatuko da, hainbat ekitaldirekin. 10:00 Gaztetxoen arteko I. Izozki tailerra, frontoian. 11:00 Paella-lehiaketaren hasiera, txosnagunean. 11:30 Haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik. Jarraian, Getariako buruhaundiak eta Zarauzko erraldoi txikiak, Gazte Alaiak txistulariekin. 12:00 Joselontxo's txaranga. 12:00 Txupinazoa eta txosnagunearen irekiera, herriko bertsolariekin. 14:30 Gazteen herri-bazkaria, Harritarten. Bazkalostean, Gazte egunaren 10. urteurreneko argazkia. Jarraian, txosnagunetik abiatuta, Koadrilen arteko jolasak kalez kale, Heriotzaren karrotxarangak lagunduta. Tartean IV. Kaña-karrera, Artzapen. 15:30-19:30 Ha(ur) parkea, frontoian, plaza eta Berdura plazan. 19:30 Elektrotxufla elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta.

Gauean musika izango da nagusi. 22:00 Kontzertuak, txosnetan: Debrass Band, Bad Sound System eta Eztanda. 22:30 Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan. 23:00 Laket erromeria, plazan. gauerdian Ikurrinaren goratzea eta txupinazoa. 'Saregileek' igoko dute bandera, herriko ABesbatzak eta musika bandak lagunduta. Jarraian, Laket, plazan.

Abuztuak 6, asteazkena Salbatore deunaren eguna. 7:00 Gaupaseroen argazkia, Malkorben. 09:30 Getariako Musika Bandaren diana. 11:00 Meza nagusia, Getariako Abesbatzak abestuta. 12:30 Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean. 12:45 Getariako Musika Bandaren Kontzertua, Harritarten. 18:00 Denak, Plazara! Pontx pailazoaren ikuskizuna, plazan. 18:30 Eskuz binakako emakumezkoen VII. salbatore pilota txapelketako finalak, frontoian, Gure Txeruk antolatuta.19:30 Broken Brothers Brass Band, kalez kale. 23:00 Getariako konpartsa: 'Brasilgo inauteriak!', moilatik abiatuta. Ondoren Txosnetako musika.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2025eko Salbatore Jaiak aurkeztu dituzte

2025eko Salbatore Jaiak aurkeztu dituzte