Borrar
Udaleko eta Euskal Herriko Trikiti Elkarteko antolatzaileak aurkezpen ekitaldian.

Azpeitia

Trikiti doinuek hartuko dute zapatu honetan Soreasu antzokia

XXXIII. San Jose trikiti jaialdia izango da bertan eta 17:30etik aurrera trikitia eta panderoa izango dira protagonista

Asteazkena, 15 martxoa 2023, 19:47

Comenta

San Jose egunarekin batera, urtero hitzordu garrantzitsua izan ohi da herrian eta aurtengoan ere ez du hutsik egingo. Izan ere, XXXIII. Sanjosetako trikiti jaialdia izango da beste behin zapatu honetan. Soreasu antzokia trikiti doinuez beteko da, 17:30etik aurrera.

Trikitilari ugari igoko dira antzokiko agertokira: Aritz, Aitziber eta Anaitz; Eneko Arbeo eta Jon Izagirre; Eider eta Lierni Tolosa; Iñorkiñak; Garixe eta Maltzeta; nahiz Enaitz Alberdi, Amets Bilbao, Jokin Tolosa eta Ander Gorostiaga. Gainera, Traditions & Tradizioak emanaldia ere eskainiko dute Joshua Edelmanek, Ander Garciak, Xabi Arakamak eta Imanol Intxaustik. Iñaki Larrañaga izango da gonbidatu berezia.

Jaialdirako sarrera bakan batzuk gelditzen dira oraindik ere salgai; 13,50 euroren trukean eros daitezke Kulturaz kooperatibaren webgunean edota Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Udalaren izenean, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Azpeitiko zein eskualdeko trikiti munduan dabiltzanak eskertu ditu Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak. «Trikitia gure herriaren eta eskualdearen iraganaren eta orainaren parte garrantzitsua da. Iraganera begiratzea ezinbestekoa da, gaur, oraindik duen indarra ulertzeko. Gure herriaren, kulturaren eta hizkuntzari erabat lotutako kultur disziplina da eta hori bultzatzeko gu beti ondoan izango gaituzue», esan du.

Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikiti Elkarteko lehendakariak, urtean zehar antolatzen dituzten egitasmoen artean «trikitiaren sentsibilitate eta behar ezberdinak» erantzuten saiatzen direla aipatu du eta sanjosetako jaialdia «publiko orokorrari» zuzendutako ekitaldia izaten dela gaineratu du, «ikus entzule helduak eta gazteak berdin inguratzea lortzen dugu».

Ibon Errazu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko antolakuntzako kideak, «erraza ez bada ere», urtero, Sanjosetako trikiti jaialdian Soreasu antzokiko agertokian izan gabeak diren bikoteei eta taldeei parte hartzeko «aukera ematen» saiatzen direla azaldu du. Hori dela eta, plaza ezberdinetan ezagunak diren bikote batzuek jaialdian lehen aldiz parte hartuko dutela azaldu du. Honela, soinu txiki eta panderoarekin batera «bestelako instrumentuak «ikusi ahal izango dira, hala nola, Traditions & Tradizioak taldearen eskutik, isats-pianoak eta kontrabaxuak, soinu txikiaren doinuak jantziko ditu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Trikiti doinuek hartuko dute zapatu honetan Soreasu antzokia

Trikiti doinuek hartuko dute zapatu honetan Soreasu antzokia